XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsailako lanak Landetan - Iraultzeak akhaba; arrhea, ruleua phasa hazien bothatzeko.

Lurrak chukhatu bezain laster, erain ogia, olhua, garragarra, taakua, zekalea.

Ongarria botha landetan.

Phentzeak - Urtharrilako lanak akhaba; arrhea phasa.

Botha ongarriak, lur ustelak, onkailuak, hautsak, phosphate, scories, super phosphate.

Plastra eman luzernetan, trefletan.

Urak eman phentzetan.

Mahastiak - Mahas mozteak segi.

Ulitchen kontra egin Urtharrilako lan berak.

Phylloxera den mahastietan emplega sulfate de carbone.

Ondoak galdu tokietan ezar landare berriak.

Mahastietan, zoinetan urak ezartzen baitira, khen, arras, urak.

Chertatzen egiteko hauta gai hoberenak.

Chayak- Khasu egin arno eta sagar arno berrieri.

Untzi aldatzeak segi denbora idor eta garbiarekin; norteko haizearekin.

Botoiletan eman arnoak.

Arnoa utziz aldatu ondoan, ezar barrika bunda sahetserat arnoak bethi bustirik atchik dezan.

Arno aldatzeak hasi baino lehen, ur irakituan garbi barrikak eta tresna guziak.

Oyhanak - Arbola handietan motz adar zonbait; bakhantzeak egin.

Landatzeak egin.

Mindegietan haziak botha.

Erain ezkurra, gaztaina, phagoa, haitza, zur zuria edo busuntsa.

Ikhatza egiteak has.

Sagardiak- Urtharrilako lan berak.

Denbora ona bada, landatzeak segi.

Aboztuan chartatu onduen phusak phika, 8 edo 10 zantimetra gora, chartha tokitik.

Kabalak - kabalen gizentzeak segi.

Arthaldeak ereman phazka lekhuetarat.

Ardiak eta zikhiroak athera kamporat.

Oilotegia- Oiloak eta oilo indianoak hasten dira erruten.

Oilo kolokariari eman oilo eta ahate arroltzeak.

Kapoinak eta pulardak gizentaraz.

Chitak atchik lekhu idorrian, argian eta airatuan.

Kofoinetan - Denbora eztiarekin garbi kofoinen azpikuak.

Begira kofoina uretik eta elhurretik.

Ez eman yanharirik yus gisan.

Utz umeak handitzerat bere gisan, emeki, emeki.

Elhurra berant hurtzen bada, ezar hautsa edo lastoa kofoinen aintzinean.

Atheratzen bada erle tropa bat, iduzkiak berotzen duen egun batez, behar dira barnean geldituak higitu, hek ere athera ditezen.

Baratzetan- Haitzurtzeak akhaba.

Landa edo erain: baratchuri, echalota, marrobi edo arregak, lur sagar; chuflur, aza, meloin baba, tipula perechila, ilhar biribila edo chehea.

Azperjak yorra eta ongarria eman.

Fruituak- Urtharrileko lan berak segi.

Arbola moztu behar direnak: gerezi, udare, sagar, arhan.

Garbi arbolak eta kisu ura botha.

Hautatu dituzuen charthatzeko landareak pika eta bezti.

Landatzeak akhaba.